Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Finalerako txartela lortuta

Gaur gazte mailako mutilen taldeak finalerdia jokatu du Goierri taldearen aurka (67-50). Garaipena lortuta, bihar finala jokatuko dute Easo taldearen aurka.

Partidu borrokatua gaur Iturripen ikusi ahal izan duguna, Santamas egunean. Goizeko 10etan zuten hitzordua errendimenduko gazte mailako mutilek lauko finalarekin. Finalerdietan Goierri taldea izan dute aurkari, eta amaieran emaitza erosoa lortu dute: 67-50. Markagailuan aurretik izan dira, eta azken laurdenean 20 puntuko aldea ere lortu dute. Garaipen honek, bihar jokatuko den finalerako txartela eman die. Hurrengo finalaurrekoan, Easo eta Iraurgi izan dira kantxan. Easo taldeak irabazi du norgehiagoka (54-44), finalerako txartela lortuz. Beraz bihar, eguerdiko 12etan, Easo taldea izango dute aurrez aurre gure mutilek. Nahitaezkoa izango dute garaipena, Euskal Ligan jokatzeko. Guztion bultzada beharko dute final handi honetan, beraz animatu zaitezte eta etorri Iturripera!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola