Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Crónicas

Euskal Ligako taldea gara!

Denboraldiko lehen helburua lortuta: Euskal Ligan jokatuko dugu.

Asteburuan jokatu da lauko finala Iturripen, errendimendu gazte mailan. Finalerako txartela lortu zuten gure mutilek Santamas egunean, eta abenduak 23an finala jokatu zuten Easo taldearen aurka.
Partidu zaila duda barik, baina mutilek erakutsi zuten prest zeudela finalerako; astean zehar, gogor entrenatu dute Eneko Mataren gidaritzapean.
Lan asko egin ostean, finalean garaipena lortu zuten, Easo taldeari irabazita (67-61). Zaleek ere erantzun zuten, eta Iturripen nabaritu zuten hau gure jokalariek.
Beraz, Euskal Ligan jokatzen hasiko dute 2019 urtea gazteek. Urte hasieran atsedena hartuko dute eta hurrengo lauko finala prestatzen hasiko dira; urtarrilaren amaieran jokatuko dute. Lauko final honetan erabakiko da Euskal Ligako zein taldetan jokatuko duten (A1ean edo A2an).
Zorionak gazte mailako mutilei!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola