Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Juniorrak

Autobusa gazte mailako F4-era joateko

Urtarrilak 26an eta 27an jokatuko dira Euskal Ligarako F4-ak. Aurten gazte mailako mutilak izango ditugu lehian.

Bilbao Basket arduratuko da gazte mailako mutilen F4-a antolatzeaz, beraz partiduak Bilbon jokatuko dira. Lau talde izango dira lehian: Mondragon Unibertsitatea, Bilbao Basket, Urgatzi eta La Salle; azken talde hau izango da, hain zuzen, gure mutilen aurkaria finalerdietan (larunbata, 10:00etan, La Casillan). Autobusez joango dira gure gazte mailako mutilak, eta beraiekin batera Bilbora joateko gonbidapena luzatu nahi dizute. Autobusak bost euroko kostua izango du eta larunbatean goizeko 8:00etan abiatuko da musakolako geltokitik, 14:00etan Bilbotik ateratzeko; larunbateko bi finalerdiak ikusteko aukera izango da. Interesik baduzu bidali mezua 677 984 342 telefono zenbakira.

F4-a irabazten duen taldeak lortuko du txartela, Euskal Ligako A1 taldean jokatzeko; beste hiru taldeek, A2 taldean jokatuko dute. Eneko Mata entrenatzaileak adierazi moduan “A1 taldean egoteko borrokatuko dugu, horregatik lauko final hau irabaztea dugu helburu”. Zorterik onena opa diegu gure mutilei!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola