Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Ointxe!

Euskal Ligan aurrera!

Euskal Liga jokatzen jarraitu dute gure hiru taldeek: gazte mailako neskek eta kadete mailako nesken eta mutilen taldeek.

Gaur amaitu dute lehen fasea Euskal Ligako hiru taldeek. Gazte mailako Electro Alavesa Araski Ointxe! taldea bigarren postuan sailkatu da, hamabi garaipenekin. Asador 10 Gibajas taldea izan da faseko irabazlea. Lan bikaina neska hauek egindakoa!

Kadete mailako Mondragon Unibertsitatea Ointxe! Araski taldeak ere goiko postuetan amaitu du lehen fasea, bigarrenean hain zuzen. Fase honetako irabazlea Easo Slam! Gigantes taldea izan da.


Kadete mailako mutilen Mondragon Unibertsitea taldea laugarren postuan sailkatu da. Fase honetako irabazlea Fundación 5+11 taldea izan da.


Laister ekingo diote bigarren faseari A1 taldean, eta gainera datorren denboraldia Euskal Ligan jokatzen jarraituko dute. Bigarren fasean, lehen postuan amaitzen duenak Espainiako kluben arteko txapelketarako txartela lortuko du zuzenean. Iaz lortu moduan, talderen bat txapelketa honetan ikusi nahiko genuke. Beraz, bigarren fase honetarako ere, zorterik onena opa diegu gure hiru taldeei!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
ikerlan
alzola