Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

EBA

Garaipen garrantzitsua Burgosen

Etxetik kanpo, Nissan Grupo de Santiago taldea hartu du gure EBA taldeko Mondragon Unibertsitateak menpean. Azken emaitza 88-93.

Garaipen garrantzitsua gure EBA mailako mutilek lortutakoa; aurkari zuzena da Burgosko Nissan Grupo Santiago taldea. Partidu parekatua izan da: lehen laurdena, 19-17 amaitu da; atsedenara 45ko berdinketarekin joan dira; 3. laurdenean ere 69ko berdinketa. Partidu amaiera oso parekatua izan da, baina Iñaki Ogaran "Arri" entrenatzaileak bikain asmatu du garaipenerako bidea egiten; 20 segundu falta zirela bi puntuko aldea genuen, baina etxeko taldearena zen baloia. Huts egin dute jaurtiketan, eta gure mutilek asmatu dute, eta azkenean 5 puntuko aldeaz irabazi dute.

Partiduko estadistikei begiratzen badiegu, Dani Lorenzoren zenbakiak nabarmentzeko: 23ko balorazioa lortu du, 19 puntu sartuta, 4 erreboterekin eta 2 asistentziarekin.

Sailkapenean, taularen goiko aldean kokatuta daude. Hurrengo norgehiagoka ere etxetik kanpo izango dute, Burgosen oraingoan ere, eta aurkari zuzen baten aurka: Ubu Tizuna taldearen aurka.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
ERAÑA AHOLKULARITZA
IBAIARTE