Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Crónicas

Eskura izan zuten arren, azkenean ezin gainditu La Salle taldea

Gazte mailako lauko finala jokatu dute asteburuan gure gazte mailako mutilek. Finalaurrekoan La Salle taldea ezin izan zuten gainditu (64-54).

Euskal Ligako lauko finala zen eta urduritasuna nabaria zen kantxan. Hamabi jokalariak prest zeuden La Salle taldearen aurka lehiatzeko. Partidua oso parekatua izan zen; atsedenera 3 puntuko aldearekin galtzen joan ziren gure mutilak. Atsedenetik bueltan, partzial bikaina eginda, aurretik jarri ziren. Azken minutuetan erabaki zen partidua; La Salle taldeak bederatzi puntuko aldea lortu zuen eta amaieraraino mantendu zuen. Azken emaitza 64-54. Gure mutilak saiatu ziren, baina denboraldi honetan hiruko jaurtiketetan izan duten portzentai bikaina ez zuten izan partidu honetan. Saskiratzeak lortzea asko kostatu zitzaigun, eta errebotean ez ginen fin ibili. Dena dela, eskura izan zuten partidua eta pena handia hartu genuen guztiok.

Lauko finala Bilbao Basket taldeak irabazi du, eta talde honek jokatuko du A1 taldean.

Orain denboraldia A2 mailan jokatzen jarraituko dute. Datorren asteburuan hasiko du talde honek Euskal Ligako ibilbidea. Helburua lehen bi postuetan sailkatzea, hurrengo denboraldian ere Euskal Ligan jokatzeko. Animo mutilak!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
ERAÑA AHOLKULARITZA
IBAIARTE