Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Dani eta Aitor lesionatuta, joko antolatzailerik gabe jokatu genuen

EBA mailako Mondragon Unibertsitatea taldeak, liderraren etxean ezin garaipenik lortu; Burgosen, Ubu Tizuno taldearen aurka jokatu genuen eta etxekoendako izan zen garaipena (81-64).

Partidua gogor hasi zuen etxeko taldeak, oso erasokor. Lehen laurdena oso parekatua izan zen emaitzari begiratuta, baina ez faltei begiratzen badiegu; guri zortzi adierazi zizkiguten eta etxeko taldeari bat ere ez.

Mondragon Unibertsiatea ez zen fin ibili kanpoko jaurtiketetan; atsedenean, 13 jaurtiketatik ez zuten saskiratzerik lortu. Arrazoietako bat hau izan zen atsedenera zortzi behetik joateko.

Atsedenetik bueltan, taldeak joko hobea erakutsi zuen, errebotean finago eta erasoan pazientziaz jokatzen. Honek bere emaitzak eman zituen, eta partidua berdintzea lortu zuen Mondragon Unibertsitateak. Partidua alde jartzen hasi zenean etorri zen Daniren lesioa; orkatilan min hartu zuen. Baina ez Dani bakarrik, Aitor Carrera ere lesionatu egin zen.

Azken laurdenean, joko antolatzailerik gabe geratu ginen eta Ubu Tizuno taldeak, jakin zuen aprobetxatzen. "Arri" entrenatzaileak adierazi digu, pozik dagoela taldearen nortasunarekin eta egindako lanarekin, baina triste partidua irabazi zitekeelako.

Hurrengo partidua, etxean izango da, eta Universidad de Valladolid taldearen bisita jasoko dugu (otsailak 3an, 18:30ean). "Arri" entrenatzaileak, Aitor eta Dani osatzea espero du.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola