Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Euskal ligako bigarren fasean lau talde izango ditugu

Asteburuan hasiko dute gure lau taldek Euskal ligako bigarren fasea: gazte mailako neska eta mutilek, eta kadete mailako nesken eta mutilen taldeek. Zorterik onena opa diegu!

Lehen fase bikaina egin zuten kadete mailako neskek. Lehen itzulian 2 partidu galdu zituzten (Hondarribiaren eta Easoren kontra jokatutakoak) eta bigarrenean bakarra (Gernikan taldearen aurka). Azkenean bigarren geratu dira Easo taldearekin puntutan berdinduta. Larunbatan hasiko dute bigarren fasea A1 mailan eta lehen norgehiagoka etxetik kanpo jokatuko dute "Carnicas San Marcial" Hondarribiko taldearen aurka. Kadete mailako mutilek ere lortu dute bigarren fasea ere A1 mailan jokatzea. Sailkapenean laugarren tokian sailkatu dira, zortzi partidu irabazita eta sei galduta. Bigarren fasea etxean jokatzen hasiko dute; Fundacion 5+11 taldearen aurkako partidua, zapatuan izango da, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian (12:00). Gazte mailako nesken taldeak, Electro Alavesa Araski Ointxe taldeak, bigarren postuan amaitu du lehen fasea, hamabi garaipenekin eta 2 partidu bakarrik galduta. Bigarren fasea etxetik kanpo hasiko dute domekan (10:00), Loiola Indautxu taldearen aurka. Hiru taldeak A1mailan jarraituko dute denboraldia, eta beraz, datorren denboraldian ere Euskal Ligan jokatuko dute. Orain, bigarren fase honetan, Espainiako kluben txapelketarako txartelak daude jokoan; lehen sailkatuak, zuzenean lortuko du eta bestea lauko finalean erabakiko da.

Gazte mailako mutilak, errendimenduan jokatzen hasi zuten denboraldia. Lehen tokian sailkatu ziren eta Arrasaten jokatu zen lauko finalean Euskal Ligan jokatzeko txartela lortu zuten. Tamalez, Euskal Ligako A1 mailan jokatzeko lauko finalean ez zuten aurrera egin, beraz A2 mailan jokatuko dute. Talde honen helburua lehenengo bien artean sailkatzea izango da, datorren urtean Euskal Ligan jokatzeko.

Bigarren fasea domekan hasiko dute etxean. La Salle taldearen aurka (12:00).


Zorterik onena opa diegu denei! Jarraitu saskibaloiaz gozatzen!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola