Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Euskal ligako ibilbidea ezin hobeto hasi dute gazte mailako mutilek

Partidu intentsua eta lehiatua Musakolan ikusteko aukera izan duguna. La Salle taldeak defentsa gogorra egin du, baina hala ere, garaipena etxean geratu da (70-61).


Gaur hasi dute gazte mailako mutilek beraien ibilbidea Euskal ligan. Aurkaria ezaguna, orain astebete beraien aurka galde genuen-eta Euskal ligako lauko finalean. Txomin Ayastuy taldeko kapitainak adierazi moduan, "gaur defentsan hobeto ibili gara, aurreko astean egindako akatsak zuzenduz". Partidua alde jarri zaie lehen unetik, eta hamazazpi puntuko aldea ere lortu dute etxekoek. Eneko Munarriz jokalariak esan bezala, "defentsan lan ona egin dugu eta errebote defentsiboetan asmatu dugu". Bigarren laurdenean, La Salle taldeak  lortutako hiruko saskiratzeei esker, gerturatu egin da markagailuan. Atsedenera, hamar puntuko aldearekin joan dira; azken laurdenean bi puntu azpitik izan dute La Salle taldea. Azken minutuetan jakin dute partidua alde jartzen eta azken emaitza 70-61.


Euskal ligako ibilbidea hasteko modu ezin hobea bai Txominek zein Enekok adierazi moduan. Gainera, Peru Bengoa jokalariaren urtebetetze eguna izanik, kantxan Peruri abestuz amaitu dute partidua.

Taldean kalitatea badutela aitortu digu kapitainak eta intentsitate handiarekin jokatzen jarraitzen badute emaitzak etorriko direla. Talde guztia oso itxaropentsu dago, eta gauza handia egin dezaketela sinistuta daude.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
ikerlan
alzola