Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

EBA

Eskerrak garaipena lortu genuen, bestela izoztuta geratuko ginen Iturripen!

Asteburuan etxean jokatu zuten gure EBA mailako mutilek. Benetan hotz egiten zuen Iturripen; saskibaloian jokatzeko tenperatura egokiena ez izan arren, hotzari aurre egin eta garaipena lortu zuen Mondragon Unibertsitatea taldeak (86-74).

Partidua oso bizi hasi zen, bi taldeentzako. Lehen laurdenean, akats asko egin genituen, bereziki kanasta azpian. Bigarren laurdenerako, defentsan gogorrago jardun zuen Mondragon Unibertsitatea taldeak. Gainera Mikel Arejolaleibak hiruko hiru saskiratze lortu ditu eta Martinek ere bikain jokatu du. Atsedenera markagailu eroso batekin joan dira (46-38).
Atsedenalditik bueltan, hamabost puntuko aldea izatea ere lortu zuen etxeko taldeak. Aldea mantentzea lortu dute amaiera arte, garaipena etxean geratuz.
Hurrengoa etxetik kanpora jokatuko dute, Valladolid taldearen aurka.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
ikerlan
alzola