Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Garazik eta Alaitzek Minikopa jokatuko dute Gasteizen

Minikopa jokatuko dute DIA Ligako taldeen behe-mailako kategoriek, Gasteizen, otsailaren 28tik martxoaren 3ra bitartean. Tartean izango dira, Alaitz Zabala eta Garazi Agirre infantil mailako jokalariak, IDK ordezkatuko duen taldearekin.

Gasteizen izango da DIA Ligako 57. Erreginaren Kopa, 2019an, FEBen batzorde betearazleak Euskadiko Saskibaloi Federazioaren bidez eta RPK Araski taldearekin elkarlanean hartutako erabakiaren arabera.

Izan ere, arabar hiriburuan jokatuko da datorren urtean DIA Ligako Erreginaren Kopa, hain zuzen 2019ko otsailaren 28tik martxoaren 3ra bitartean.

Ohi ez bezala, zortzi taldek hartuko dute parte lau egun irauten duen txapelketan.

Aldi berean, gainera, Minikopa jokatuko dute DIA Ligako taldeen behe-mailako kategoriek, Gasteizen.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola