Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Ointxe!

2018ko Ointxe Araski kadete mailako saskibaloi taldeak jaso du talde onenaren saria

2018ko Debagoieneko kirol sariak banatu dituzte gaur Amaia antzokiko galan eta kirol talde onenaren saria jaso du Ointxe Araski nesken taldeak.

Talde onenaren sarirako bi hautagai zeuden: batetik, Ointxe Araski saskibaloi taldea, Kluben Arteko Espainiako Saskibaloi txapelketan brontzea eskuratu zuen kadeteen taldea; eta bestetik, Arrasate Dragoi gimnasia taldea, Espainiako Aerobik Txapelketan izugarrizko lana egin zuen taldea. Eta saria jaso du Ointxe Araski saskibaloi taldeak Goiena aseguru artekaritzako gerente den Juango Madinabeitiaren eta Axa aseguru etxeko zonaldeko arduradun den Antonio Canteroren eskutik.

Taldearen izenean Irene Murua jokalariak egin du berba eta Espainiako txapelketa hura zelan irabazi zuten adierazi du: "Euskal Ligan lortu genuen Final Fourrera sailkatzea. Handik Espainiakora joan ginen eta hirugarren geratzea lortu genuen. Azken partidua Bartzelonaren aurkakoa zen eta puntu bakarragatik irabazi genuen; emozioz betetakoa izan zen".

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan