Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Ordiziaren aurkako derbian etxeko taldea nagusi Iturripen

Mondragon Unibertsiatea aurretik joan da markagailuan hasieratik eta amaieran jakin du defentsa bikaina eginda, partidua aurrera ateratzen.

Derbi gogorra Iturripen ikusi duguna. Partiduaren hasieran bi taldeei kosta zaie saskian asmatzea, baina Ordizia taldea ez da hain fin ibili kanpoko jaurtiketetan, eta honek abantaila lortzeko aukera eman dio Mondragon Unibertsiateari. Etxeko taldeak presio gogorra egin du defentsan, baloi asko lapurtuz baina Ordizia taldeak ere asmatu du defentsan, MU taldeko barruko jokalariekin. Atsedenera abantailarekin joan gara (30-21).
Atsedenetik bueltan, hamabost puntuko aldea ere lortu du Mondragon Unibertsitateak baina Ordizia taldeak asmatu du hiruko jaurtiketetan eta 8-0 partziala lortu du. Azken minutuetan, etxeko taldea errebotean nagusi izan da berriro, hamar puntuko aldea lortuz. Azken minutuetan partidua asko zatartu da eta tentsioa nabaria zen. Azkenean, hamar puntuko aldeaz nagusi etxeko taldea (78-68). Bereziki nabarmendu, Martin Buesak lortutako 25 puntuak eta 29ko balorazioa; jarraian Zach, 28-ko balorazioaz.
Iñaki Ogaran "Arri" entrenatzaileak dei bat egin nahi izan die zaleei, Iturripera hurbildu eta taldea animatzera etortzeko; gaur zaleak faltan bota ditu "zaleen laguntza gehiago eskertuko nuke, derbi bat dela kontuan izanda".
Goiko postuetan jarraitzen du Mondragon Unibertsiateak eta "Arri"k adierazi moduan "partiduak irabazten jarraitu behar dugu, goian, aukerekin egon nahi badugu".
Hurrengo astean ere beste derbi bat, oraingoan Goierri taldearen aurka, etxetik kanpo.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola