Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Beste garaipen bat eta sailkapenean goiko postuetan kadete mailako neskak

Ointxe Araski 70 - Gernika 63 (Kadete neskak euskal liga A1)

Partidu gogorra jolastu zuten larunbatean gure neskak, hasieran abantaila hartu zuten eta 10 puntu aurretik joan ziren bigarren laurdenean.
Baina hirugarrenean Gernikak aldatu egin zuen markagailua, 5 puntuko abantaila lortu arte.
Gero gure neskak aurrera joan ziren apurka apurka, azken minutuak lasaiagoak izan zirelarik.
Urduritasuna somatzen zen harmailetan epaileen erabaki batzuekin, Gernikaren aurkako partidua tentsio handikoa izan da-eta.

Garaipen honekin, sailkapeneko bigarren postuan daude, liderraren puntu kopuru berberarekin. Gainera hurrengo partidua liderraren aurkakoa izango da, Asador 10 Gibajas taldearen etxean.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola