Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Gazte mailako mutilak gogor Euskal ligan

Gazte mailako mutilak Euskal ligako A2 taldean ari dira lehiatzen. Lehen itzulia amaitzeko azken partidua jokatuko dute Loiola Indautxu taldearen aurka. Gure mutilak liderrak dira eta sailkapeneko bigarren postuan dago Loiola Indautxu taldea.

Datorren zapatuan, martxoaren 2an (10:00), jokatuko dute partidua Musakolan. Lehen itzuliko lau partidu jokatu dituzte gazte mailako mutilek eta laurak irabazi dituzte. Partidu garrantzitsua asteburuan jokatuko dutena, Loiola Indautxu taldea bigarren postuan sailkatuta dagoela kontuan hartzen badugu.
Datorren denboraldian, Euskal ligan jokatzen jarraitzeko, lehen bi postuetan sailkatzea lortu beharko dute gure mutilek. Bidea ezin hobe hasi dute eta sentsazioak ere oso onak dira. Jarraitu gogor bide horretan!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola