Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Ura. Eskura dugun aliatua!

Ura da gorputzaren osagai garrantzitsuena; %70ean ura gara.Urik gabe, ez dago bizitza aktiborik, eta horregatik, kirolarientzako berebiziko garrantzia dauka ondo hidratatuta egotea.

Urak hainbat eginkizun betetzen ditu: sustantziak garraiatu eta disolbatzeaz arduratzen da; metabolismoko erreakzio gehienak uretan gertatzen dira; gorputzaren tenperatura orekatzen du eta malgutasuna eta elastikotasuna ematen die ehunei.

Uraren beharra elikagai eta edarien bitartez asetzen da. Egunero, egoera normalean, 2,5 litro ur inguru galtzen dugu; kirola edo ariketa fisikoa egitean, ura nabarmen galtzen da. Hainbat ikertzaileren arabera, kirolari batek orduko litro bat eta hiru litro bitartean galtzen ditu; gainera galera handiagoa da, kirol jarduera leku itxi batean praktikatzen bada, saskibaloiaren kasuan adibidez. Kirola egiten dugunean, gure gorputzak ura eta gatz mineralak galtzen ditu. Beherakada hori orekatzeko, likidoak edatea funtsezkoa da lesiorik eta giharretako minik ez izateko eta jarduera fisikoa egiteko orduan errendimendua hobetzeko. Pertsona batek hartzen duena baino likido gehiago galtzen duenean (gernu edo izerdi bidez, esaterako) gertatzen den nahasmendua da deshidratazioa. Errendimendu fisikoak behera egiten du deshidratazioak gorputz-pisuaren % 1-3a gainditzen duenean, gutxi gorabehera. Gainera, gorputzeko ura % 2tik gora galtzen denean errendimendua % 10 eta 20 artean murrizten da. Galera hidrikoa % ñ baino handiagoa denean, hainbat sintoma agertzen dira, ahultasuna, nahasketa eta bertigoa, esaterako. Beraz, jarduera fisiko asko egiten baduzu eta agortzen dituzun likidoak berreskuratzen ez badituzu deshidratatu egin zaitezke.Horregatik, kirol-jardueraren bat egiten denean egoki hidratatu behar da honako hiru fase hauetan:
1.- Jarduera fisikoa egin aurretik. Jarduera fisikoa egin baino ordubete edo 2 ordu lehenago 400-600 ml ur edo likido edatea gomendatzen da, jarduera egoki hidratatuta hasteko. Horrela, kirolariaren gorputz-tenperatura zentrala gutxiago igotzen da eta ahaleginaren pertzepzioa txikiagotu egiten da.
2.- Jarduera fisikoa egiten den bitartean. Kirolariek goiz hasi behar dute edaten, tarte erregularretan, likidoak erritmo egokian kontsumitu eta izerditzean galdutako ura eta elektrolitoak berreskuratzeaz gain, odoleko glukosa mailari eusteko.
3.- Jarduera fisikoa egin ostean. Jarduera fisikoa egin ostean likidoak berreskuratzea ezinbestekoa da kirolaria behar bezala indarberritzeko. Hori ahalik eta lasterren egin behar da gainera. Ohiko beste galdera bat honako hau izaten da: jarduera fisiko arina edo moderatua edo iraupen txikikoa (ordu eta erdi baino gutxiago) egiten denean, ura edo edari isotonikoak edan behar dira? Ez dago ura bezalakorik, gorputzak azkarrago xurgatzen baitu. Ura edateak ez du kaloriarik gehitzen dietara eta, zalantzarik gabe, oso ona da osasunarentzat.
Alzola bezalako ur mineralek ziurtatzen diete gure jokalariei hidratazio egokia, konposizio konstantea eta orekatua duelako eta horregatik, kirolarientzat erabat gomendagarria da.
Zer edan, hura izan!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola