Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Badator IbaiOintxe jaia!

Apirilaren 6an, zapatuan, ospatuko dugu Arrasateko plazan IbaiOintxe jaia. Ibai Arte Arrasateko dendarien elkarteak eta Ointxe! klubak elkarrekin antolatutako egun osoko festa.

Saskibaloiaz gozatzeko aukera izango da goizean hasita, nahi duen guztiarendako: 3x3 partiduak, tiro-teknika EBAko jokalariekin batera, tiropintxoa,... Goizetik hasiko gara txahala erretzen eta arratsalderako prest egongo dira txahal pintxoak. Arrasateko dendetan eskuratu ahal izango duzu pintxoa dastatzeko deskontu bonua. Gainera, 19:00etatik aurrera musikaz gozatzeko aukera ere izango da, The Song taldearekin.
Zatoz saskibaloiaz eta festaz gozatzera!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
IBAIARTE