Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Crónicas

Espainiako txapelketarako txartela lortu dute kadeteek

Ointxe! Araski kadete mailako neskek Espainiarako txapelketarako txartela lortu dute, asteburuan jokatutako partidua irabazita.

Alex Susok zuzendutako neskek partidu garrantzitsua jokatu dute asteburuan Gernika taldearen aurka. Azken emaitzak erakusten duen moduan (65-68) oso partidu berdindua, baina azkenean garaipena Ointxe! Araski taldearentzat. Azken hau irabazita, zortzitik zazpi garaipen lortu dituzte neskek eta liderrak dira sailkapenean. Euskal Ligako bigarren fasea jokatzen ari dira, eta liderrak zuzenean eskuratuko du Espainiako txapelketarako txartela. Fasea amaitzeko, bi partidu geratzen dira, baina bigarren sailkatuak bi garaipen gutxiago ditu.

Alex Susok adierazi digu itzela izan dela neskek egindako lana bigarren fase honetan "ez da erraza izan, partidu guztiak oso zailak izan dira baina joko ona egin dugu eta saria izan dugu txapelketarako txarteka lortuta". Oraindik denboraldia ez da amaitu eta Alexek adierazi moduan "oraindik partidu bakoitza borrokatzen jarraitu behar dugu".

  Ointxe! Araski taldeko Sonia Pereda da bigarren fase honetan puntu gehien lortu dituen jokalaria, 172 punturekin.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
ERAÑA AHOLKULARITZA
IBAIARTE