Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Nesken kadete mailako lauko finala Iturripen jokatuko da apirilaren 27an eta 28an

Euskal Ligako lauko finala jokatuko dute gure kadete eta gazte mailako neskek, Espainiarako kluben txapelketarako txartela lortzeko. Kadeteak lortuta dute Espainiako txapelketarako txartela, Ligako liderrak izan direlako, baina lauko final hau irabazten duena izango da Euskal Ligako txapelduna. Arrasaten izango da nesken kadete mailako lauko finala, apirilaren 27an eta 28an.


Denboraldi bikaina osatu dute Euskal Ligan gure kadete eta gazte mailako neskek, biak ala biak sailkatu dira-eta lauko finalerako. Kadete mailan, hiru txartel izango dira Espainiako kluben txapelketara joateko eta jadanik bik badute jabea: lider amaitu duen Ointxe Araski gure taldearentzako izango da lehen txartela eta bigarren postuan sailkatu den Easo Slam! Gigantes taldearendako bigarrena. Beraz kadete mailan hirugarren txartela dago banatzeke, eta hau lortzeko lehian izango dira Gernika Kebs eta Asador Gibajas 10 taldeak. Aipatutako lau talde hauek jokatuko dute lauko finala, Arrasateko Iturripeko kantxan, apirilaren 27an -finalerdiak- eta apirilaren 28an -finala- Euskal Ligako txapelduna nor den jakiteko.


Aurtengo denboraldia, Gasteizen jokatu dute kadete mailako neskek eta horregatik aukera bikaina izango dugu talde hau animatzera joateko.


Zorterik onena opa diegu gure neskei!


Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola