Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Jarraian bi garaipen lortuta bosgarren postuan dago EBA mailako taldea

Azken garaipena Valle Egues talde naparraren aurko lortu du asteburu honetan EBA mailako MU taldeak (70-81). Sailkapeneko postu eroso batetan dago eta jadanik ezer ez dago jokoan gure taldearentzat.

Dinamika onean sartuta dago taldea. Hala ere partiduaren hasiera ez zen ona izan, defentsan bereziki; Valle de Egues taldearen blokeo zuzena defendatzea kosta zitzaigun. Erasoan sendo kantxaratu zen Mondragon Unibertsitatea taldea eta sentsazioak onak ziren. Defentsako akatsak zuzentzen hasi zen Iñaki Ogaranek zuzentzen duen taldeak. Atsedenera bost aldeko markagailuaz joan ginen. Iñakik jokalariei adierazi moduan "gakoa Valle de Egues-eko basearen defentsan egon zen".
Hurrengo aurkaria Gallofa taldea da, sailkapenean aurretik duten taldea hain zuzen. Helburua laugarren postu hori lortzea da, denboraldia ahalik eta ondoen amaitzeko.
Denboraldi bikaina ari da egiten taldea baina "Arrik" adierazi bezala "pena da liga honen formatua, laugarren postuak ez duelako saririk, ez dago-eta lauko finalik".
Denboraldia amaitzeko bi partidu geratzen dira. Azken partidua etxean jokatuko dute, Grupo Santiago taldearen aurka.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola