Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Gipuzkoako txapelketan lehen finalerdia irabazi dute infantil mailako neskek

Larunbat honetan jokatu dute Azkoitin, Eliku Dietetika ISB taldearen aurka. Partidu hau irabazita, lauko finala alde jarri zaie gure neskei. Bueltako partidua etxean maiatzaren 4an izango da.

Infantil mailan, Gipuzkoako txapelketako finalerdiak bi partidutara jokatuko dira eta finalerako txartela egongo da jokoan. Gaur jokatutako lehen finalerdia irabazi egin dute (38-53). Bueltakoa, maiatzaren 4an izango da. Finala berriz,  maiatzaren 12an izango da.

Zorterik onena opa diegu gure infantil mailako neskei. Denboraldi bikaina egin dute sailkapeneko lidertza lortuz.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola