Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Juniorrak

Espainiako txapelketarako txartela lortu dute gazte mailako neskek

Lauko finaleko finalerdia irabazi dute Euskal Ligako gazte mailako neskek, Espainiako kluben txapelketarako txartela lortuz. Finalean ezin izan zuten Asador Gibajas 10 taldea mendean hartu, eta beraz, talde Gasteiztarra da aurtengo Euskadiko gazte mailako txapelduna. Zorionak hauei ere!


Espainiako kluben txapelketarako txartela zegoen eta lortu dute finalerdietan Iraurgi taldea mendean hartuta (79-66). Emaitza honekin lortu dute Espainiako kluben txapelketarako txartela; Asador 10 Gibajas taldeak ere lortu du txartela. Txapelketa Avilesen jokatuko da maiatzaren 5etik 11ra.


Espainiako txapelketara doazen hirugarren aldia izango da neska hauentzat; infantil mailan joan ziren lehenengoz; iaz, kadete mailan, lortu zuten  bigarrenez txapelketara joatea, sekulako emaitza lortuz. Aurten ere helburu horixe dute begiz jota, eta denboraldiko emaitzak ikusita, ziur gaude lortuko dutela. Aupa zuek!


Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola