Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Crónicas

Kantxan lan bikaina egin arren, agur esan diote Espainiako txapleketari gazte mailako neskek

Final zortzirenak jokatzeko aukerarik gabe, Electro Lavesa Araski Ointxe! gazte mailako neskek Aviles-i agur esan nahi zioten garaipen batekin. Baina ezin izan da. Valentziarrek hasiera bikaina izan dute (12-2) eta aurretik joan dira atsedenera (34-27). Bigarrenen zatien erakutsi dute gure neskek jokorik onena; Iratxe Pérezen eta Irene Muruaren artean 0-11ko partziala lortu dute, markagailuari buelta emateko (40-11). Valentziarrek erantzun azkarra izan dute eta azkenean ezin garaipenik lortu (51-44).

Lehen norgehiagoka CBF Cerdanyola taldearen aurkakoa izan zen. Txus Brizuelaren neskak aurretik izan dziren lehen zatian, 6 puntuko aldea lortuz (26-20). Baina bigarren zatiko hasiera oso txarra izan zen: 2-11ko partziala eta kataluniarrak aurretik. Hortik aurrera, berdintasun handia, alternantziak eta kataluniarrek jaurtiketa libretik saskiratutako puntu asko. Azken emaitza: Electro Alavesa Araski Ointxe! 49- 53 CBF Cerdanyola.

Bigarrena, Adareva Tenerife aurka jokatu zuten, eta kantxan gogor borrokatu zuten arren, ezin garaipena lortu eta gainera sailkatzeko aukerarik gabe geratu ziren. Gure neskek aurkariaren lehen enbatari eutsi zion eta sendo erantzun zutenu: 15-1eko partziala, 14-20tik 29-21era. Tenerifeko ataldeak erreakzionatu zuten, baina Badiolaren hirukoak 7 puntuko aldea eman zion. Eta Badiolaren beste batek +10 ipini zuen markagailuan, 14 minuturen faltan. Electro Alavesa Araski Ointxe! taldeak azken laurdenea 8 puntuko aldearekinhasi zuten, baina aurkarien hasiera ikaragarria izan zen: 4-15koa eta Adareva aurretik. Eta Escuder eta Castroren hirukoek partidua erabaki zuten (61-67).

Duda barik borrokatutako partiduak baina saririk gabe utzi dutenak gure gazte mailako nesken taldea. Honek ez dezala ilundu egindako denboraldi bikaina. Aupa neskak!


Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
ERAÑA AHOLKULARITZA
IBAIARTE