Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Crónicas

Gipuzkoako Koparen txapeldunak!

Iturripen eta Hondartzan jokatu ziren astebukaera honetan Gipuzkoako kadeteen kopako lauko finalak emakumezkoen eta gizonezkoen mailetan, eta Mondragon Unibertsitatea eta Carnicas San Marcial Hondarribia Ikasbasket izan dira txapeldunak.

Gipuzkoako lauko finala jokatu dute asteburuan Iturripen eta gure kadete mailako mutilak izan dira txapeldunak. Zapatuan Easo SBTren aurka finalaurrekoa irabazita, finalerako sailkapena eskuratu zuten kadete mailako mutilek. Domeka arratsaldeko 17:30ean jokatu zuten txapelketako finala Askatuak taldearen aurka. Hamaika puntuko aldearekin, 68-57 irabazi zuten Mondragon Unibertsitateko jokalariek.

Zapatuan hasi zen Gipuzkoako lauko finala; finalaurrekoan arrasatearrek 69-68 gainditu zuten Easo SBT. Azken minutura arte izan zuen emozioa partiduak, eta MUk azken minutuan jaurtiketa libretik egindako saskiratzeari esker lortu zuen finalera sailkatzea. Bestalde, Askatuak taldeak Iraurgi mendean hartu zuen 57-56 irabazita.

Asteburu honetan ere, zale asko hurbildu ziren Iturripera taldea animatzera. Berotasun hori eskertu zuten jokalariek, eta garaipenaren giltza ere izan zirela argi dago. Zorionak mutilak, denboraldia bikaina borobiltzeko sari bikaina!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
IBAIARTE