Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Crónicas

Denboraldiko azken txanpan asteburu bete-betea dator

Gure taldeak denboraldi amaierara iristen ari dira eta norgehiagoka garrantzitsuak jokatuko dituzte asteburu honetan.

Kimuen mailarekin hasiko dugu errepasoa. Mondragon Lingua taldeko mutilen taldeak azken partidua irabazi zuten Iraurgien aurka (77-38), finalerako txartela lortuz. Domeka honetan jokatuko dute finala Donostian (Paco Yoldi kiroldegia) eguerdiko 12etan Easo Ikasten Laguntza Eskola taldearen aurka.

Errendimendu mailako infantil neskak ere Gipuzkoako finalera iritsi dira eta zapatuan, eguerdiko 12etan, jokatuko dute finala Easo taldearen aurka.

Errendimendu mailako infantil mutilak asteburuan jokatuko dute Gipuzkoako lauko finala. Finalerdietan Askatuak taldea izango dute aurrean. Gaska kiroldegian jokatuko dute arratsaldeko 18:00etan. Partidu hau irabazita, finalerako txartela lortuko dute eta berau domekan jokatuko da Gaskan, eguerdiko 12etan. Beste finalerdietan Easo eta Tolosa taldeak izango dira aurrez-aurre.

Alkideba Ointxe! errendimenduko kadete neskek ere azken partidua Bera Bera taldearen aurka galdu arren (41-38) asteburuan jokatuko dutefinal laudena. Cafes Aitona Askatuak taldearen aurka jokatuko dute arratsaldeko 16:00etan Donostiako Benta Berri kiroldegian.

Gazte mailako mutilek Gipuzkoako kopa izango dute jokoan asteburuan. Hitzordua, tolosako kiroldegian izango da (16:00) eta finalerdietan Easo taldearen aurka jokatuko dute. Beste finalerdietan izango dira Tolasa eta Iraurgi taldeak. Finala Tolosan jokatuko da domekan, eguerdiko 12etan.

Gazte mailako partaidetzako mutilek ere lauko finala jokatuko dute Hernanin. Finalerdia zapatuan jokatuko dute (18:00) hernani taldearen aurka. Maila honetan, hiru talde igoko direnez aukera bikoitza izango dute. Domekan jokatuko dira 3. eta 4. posturako partidua (10:00) eta finala ondoren (12:00).

Senior C taldeko mutilek ere lauko finala dute jokoan asteburuan. Finalerdia zapatyuan jokatuko dute Eibarko Ipurua kiroldegian (16:30) eta finala Donostiako Bidebieta kiroldegian izango da, domekan, eguerdiko 12:00etan.

Zorterik onena opa diegu talde guztiei!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
ERAÑA AHOLKULARITZA
IBAIARTE