Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Gipuzkoako txapeldunordeak gara!

Easoren aurka lehiatu ziren infantil errendimenduko neskak, Gipuzkoako Kopa eskuratzeko. Ezin izan zuten partidua irabazi, baina borroka estua izan zen.

Urduritasuna nabari zen kantxan lehen minutuetan. Iturripe oraingoan ere lepo beteta gure neskak animatzen. Lehen laurdenean markagailuak 6-12 erakusten zuen, eta Easok 12 puntuko aldea ere lortu zuen bigarren laurdenean. orduan Jota entrenatzaileak hutsartea eskatu zuen eta etxekoek jakin zuten partiduari buelta ematen. Atsedenera 20-24 joan ziren. Hirugarren laurdenean berdinketa (35-35) eta beraz azken laurdenean erabaki zen partidua. Zazpi puntuko aldea lortu zuten neskek, baina oraindik zazpi minutu falta ziren partidua amaitzeko. Lau minuturen faltan berriro ere berdinketa markagailuan, eta hortik aurrera Easo tadlet Joan zen aurretik. Azkenean 45-51.


Denboraldi bikaina egin dute infantil errendimenduko neskek eta berau borobiltzeko Gipuzkoako txapeldunordeak izatea lortu dute. Zorionak!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola