Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Errendimenduko infantil mutilak Gipuzkoako txapeldunordeak!

Donostian jokatu zuten errendimenduko infantil mutilek finala. Aurrez, finalerdietan Askatuak taldearen aurka jokatu zuten. Finalean, gogo borrokatu duten arren ezin Easo taldea mendean hartu. Gipuzkoako txapeldunordeak gara!

Asteburuan jokatu da Donostiako Gaska kiroldegian, errendimenduko infantil mailako lauko finala. Zapatuan izan ziren finalerdiak eta gure mutilek Askatuak taldea gaindituta, finalerako txartela lortu zuten.
Domekan, finalean, Easo taldea izan zuten aurkari. Oso partidu borrokatua izan da eta hasierako bi laurdenetan berdinketa izan da nagusi. Easo aldea hirugarren laurdenean lortu du tartea zabaltzea eta partidu bukaeraraino aurretik joan da (60-50).
Denboraldi bikaina egin dute errendimenduko infantil mailako A taldeak, Gipuzkoako lauko finalerako txartela lortuta. Finalean egotea egindako lanaren saria izan da mutil hauentzat. Zorionak!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola