Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Txapeldunak!

Asteburuan jokatu dute partaidetzako gazteek lauko finala. Finalerdia zapatuan jokatuko zuten Hernani txiki taldearen aurka. Partidua irabazita (59-69), finalerako txartela lortu zuten eta domekan Hernani taldea izan zuten aurkari. Partidu borrokatua baina azkenean garaipena gure mutilentzako (63-68).

Partaidetzako gazte mailako txapeldunak dira Mondragon Unibertsitatea taldeko gure mutilak. Jose Mari Balzategiren zuzendaritzapean, domeka honetan jokatu dute finala Hernanin, bertako taldearen aurka.
Partidu borrokatua izan zen, eta Hernani taldea aurretik joan zen zati handi batean. Gure taldeak defentsa lan handia egin zuen kantxa osoan, eta Hernani taldeak berriz, zonako defentsa egin zuen. Apostu honek bere fruituak eman zituen bereziki partiduaren azken minutuetan. Erritmo handiko partidua izan zen eta hiru minutu falta zirenean bost puntuko aldea lortu genuen. Alde hau bukaeraraino mantentzen asmatu zuen etxeko taldeak (63-68).
Finala irabazita mailaz igotzeko txartela lortu dute gure mutilek, eta errendimendu mailan jokatzeko aukera izango dute datorren denboraldian.
Zorionak mutilak!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola