Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Crónicas

Kimuak mailako nesken Gipuzkoako finala domekan

Domekan, maiatzaren 19an, kimuak mailako nesken Gipuzkoako finala jokatuko da Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Easo taldearen aurka jokatuko dute Mondragon Lingua taldeko gure neskek.

Aretxabaletako Ibarra kiroldegira etortzera gonbidatu nahi zaitugu igande honetan. Eguerdian kimuak mailako nesken Gipuzkoako finala jokatuko dute Mondragon Lingua gure taldeak Easo taldearen aurka. Gorkan eta Alexen neskak ilusioz ari dira final hau prestatzen azken egunotan eta zaleak alboan izan nahi dituzte egun berezi honetan.
Denboraldi amaiera polita duzuena neskak. jarraitu saskibaloiaz gozatzen!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
ERAÑA AHOLKULARITZA
IBAIARTE