Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Crónicas

Txapeldunak!!!

Kimuak mailako gure Mondragon Lingua taldeko neskak Gipuzkoako txapeldunak dira.

Domeka honetan jokatu dute finala Easo talde donostiarraren aurka, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Partidua ez dute ondo hasi eta donostiarrek bederatzi puntuko aldea lortu dute. Bigarren denboran etorri da etxekoen erreakzioa eta markagailuan aurretik jartzea lortu dute. Hemendik aurrera aurretik joan dira, momentu batzuetan donostiarrak hurbiltzea lortu duten arren. Azken emaitza 50-45 eta Gipuzkoako Kopa Mondragon Lingua taldeko neskentzat. Aretxabaletako Ibarra kiroldegian zale asko bildu da taldea animatzeko eta horrek ere lagundu du.

Garaipena ospatzeko, jokalari, entrenatzaile eta gurasoak elkarrekin bazkaldu zuten giro ederrean.

Maiatzaren 25ean eta 26an, Euskadiko txapelketa jokatuko dute Ortuellan Bizkaiko eta Arabako txapeldunen aurka. Bizkaiko ordezkaria Lauro A taldea izango da eta arabarra Araski 07 taldea. Gure neskek zapatu honetan Araski 07 taldearen aurka jokatuko dute 12:15ean eta domekan, ordu berean, Lauro A taldea izango dute aurkari.

Zorionak neskak egindako denboraldiagatik eta segi horrela!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
ERAÑA AHOLKULARITZA
IBAIARTE