Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Lauko finalerako txartela lortuta zapatuan Gasteizen dute finalerdietako partidua

Bigarren mailako seniorrek bigarren postuan amaitu dute eta beraz lauko finalerako txartela ere lortu dute.


Bigarren maila autonomikoan denboraldi bikaina egin dute gure Alkideba Ointxe-ko mutilek. Bigarren postuan sailkatu dira eta igoera fasea jokatuko dute datorren astean. Sailkapeneko lehenak- Leioa SBT- zuzenean lortu du mailaz igotzea. Azken partidua etxean jokatu zuten Hotel Gran Bilbao Berrio-Otxoa taldearen aurka. Partidu borrokatua izan zen eta hiru puntuko aldeaz izan bazen ere, azkenean garaipena etxean geratu zen (78-75). Hauek dira lauko finalean gure taldearekin batera lehiatuko diren hiru taldeak: La Salle, Mungia S.K eta Lakua Centro-San Prudencio.




Lauko finala San Prudencio ikastetxean jokatuko da, Gateizen asteburu honetan. Finalerdiak zapatuan jokatuko dira, eta gure taldeak etxean jokatzen duen Centro San Prudencio taldearen aurka neurtuko ditu indarrak (20:00). lehenago, arratsaldeko 18:00etan jokatuko dute beste finalerdia, La Salle eta Mungia taldeek. Finala berriz, domekan izango da, 17:00etan. Animatu eta etorri Gasteizera taldea animatzera. Lehen hitzordua gogoratu, zapatuan 20:00etan.


Denboraldi bikaina duda barik "Txisko"ren mutilek egindakoa.



Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola