Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Txapelketan aurrera egiteko gaur garaipena lortzea ezinbestekoa dute

Ointxe! Araski kadete mailako neskak Valentzian daude Espainiako kluben txapelketan. Domekan hasi zuten txapelketa eta orain arte jokatutako partidu biak galdu dituzte.

Txapelketa etxekoen aurka jokatuz hasi dute, Valentzia Basket taldea.Valentziarrek talde oso sendoa erakutsi dute eta partida erabakita utzi dute atsedenaldian (25-46). Alex Susoren neskek saiatzen dira, baina ez dira fin ibili hiruko marratik jaurtitakoetan (20/2). Azken emaitza : 80-43.

Bigarren jardunaldia eta bigarren porrota Ointxe Araskirentzat. Okafor eta Gassamaren botere fisikoa klabea izan da lehen laurdenetik (14-29). Hala ere gure neskek askoz lehiakorrago azaldu dira bigarren zatian, 26-28 partziala eginez. Azken emaitza: 83-54.

Ointxe Araskiko taldeak kanporaketetako faserako pasea bilatuko dute gaur arratsaldean, Aranguren Mutilbasketen aurka.

Segi borrokan neskak!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola