Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Lehenengo mailako taldea gara!

Gasteizko San Prudencio ikastetxean jokatu zen asteburuan bigarren mailako lauko finala, eta tartean gure Alkideba Ointxe! taldea. Final handian, Alkideba Ointxe!k lehenengo mailarako txartela lortu du, La Salle-ri irabazita (48-65).

Alkideba Ointxe!k zapatuan jokatu zuen finalerdia etxeko taldearen aurka, Lakua San Prudencio taldea. Kolore morea izan zuen partiduak; hasiera bikaina izan zuen gure taldeak eta Abaskalen taldeak izan zuen defentsa onari aurre egiteko arazorik ez zuen eduki Alkideba Ointxek. Bigarren zatian, gasteiztarrek, defentsan egin zuten indarra eta horrek sentsazio honekin amaitzea ekarri zion taldeari: 17-14, Ointxeren alde. Atsedenaldia eta gero, gasteiztarrek ahalegina egin arren, ez zuten aurre hartzerik lortu eta jada partiduaren emaitza aurreikusi zitekeen. Hala, Gasteiztarrek amaiera arte gogor borrokatu bazuten ere, 87-45 punturekin irabazi zuen Alkideba Ointxek finalerako txartela lortuz."Urteko partidurik onena jokatu dugu. Oso ongi jokatu dute; denek jokatu dute eta bakoitzak bere alea jarri du partidu honetan", adierazi zigun Txisko entrenatzaileak.

Finalean, partidua ez zen hain erosoa izan gure taldearentzako .Andoni Arantzabalek lehen hirukoa saskiratu zuen (2-7), baina Mikel Santanak erantzuna eman zion 11ko berdinketa ipiniz. Bilbotarrek aukera gehiago aurkitu zituzten eta Iñigo Van Koningslook aurrea hartu zuen. Baina lehen zatiko azken txanpan, Ointxek hiru hiruko sartu zitiuen (Aranzabal, Lorenzo eta Ceciaga) aldea murrizteko (28-26)

Bigarren zatian, moreek kolpe handia eman zioten finalari. Oiarzabal (2) eta Apellaniz-en hirukoek egoerari buelta eman zioten 3 minututan: 0-15ko partziala eta 28-41ko emaitza. Bilboko taldeak erreakzionatu nahi izan zuen, baina ezinezkoa izan zen urrunetik ez zutelako asmatu (18/0 hirukoetan). Alkideba Ointxek egoera kontrolatu zuen eta garaipena lortuta, igoera eskuratu du asteburuan.

Zorionak guztioi egindako denboraldiagatik!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola