Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Udako campusak harrera bikaina izan du

Aurten eskaintza bikoitza egin da klebetik eta bi campus antolatu ditugu: Sanjuanetakoa eta udakoa.

Giro paregabean ari dira gaztetxoak saskibaloiaz gozatzen udako campusean. Guztira 38 jokalarik eman dute izena, Eneko Matak zuzentzen duen campusean. Enekorekin batera harrobiko hainbat jokalarik osatzen dute lantaldea. Gainera egunero, harrobiko jokalarien bisita jasotzen ari dira.
Udako campus hau 10etan hasten da eta saskibaloiaz gozatzeaz gain beste ekintza batzuk ere osatzen dute eskaintza; esaterako, eguerdian igerilekura doaz.
Uztailaren 1ean hasi zen eta datorren egubakoitzera arte iraungo du campusak.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola