Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

EBA mailako Euskal Kopa jokatuko du gure taldeak iraileko lehen asteburuan

Gure Mondragon Unibertsitatea EBA mailako Euskal Kopan jokatuz hasiko du denboraldia. Zazpi euskal talde izango dira lehian.


Bi multzotan banatuko da aurten Euskal Kopa:


A multzoan izango ditugu: Mondragon Unibertsitatea, Baskonia eta ZAST Zarautz.


B multzoan izango ditugu: Santurtzi, Easo, Goierri eta Tabirako Baque.


Kopa iraileko lehen asteburuan hasiko da. Lehen partidua Baskoniaren aurka jokatuko du (zapatuan, irailaren 7an, BAKH kiroldegian) eta bigarrena Zarautz taldearen aurka. Multzo bakoitzeko lehen bi taldeak sailkatuko dira finalerdietarako.




Irailaren azken asteburuan jokatuko den lauko finala Iturripen jokatuko da. Iaz Euskal Koparen txapelduna izan zen gure Mondragon Inubertsitatea taldea eta aurten ere zorterik onena opa diogu gure taldeari!


Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola