Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Mondragon Unibertsiatea taldearen lehen helburua Euskal Kopa

Asteburu honetan hasiko du gure EBA mailako Mondragon Unibertsitatea taldeak Euskal Kopa lortzeko lehia. Lehen norgehiagoka Gasteizen jokatuko dute Baskoniaren etxean, zapatuan, irailaren 7an (BAKH, 18:00etan).


Kopako atarian Iñaki Ogaran "Arri" entrenatzailearekin egotako aukera izan dugu eta hauxe EBA mailako entrenatzaileak kontatu diguna:


- 2019-20 denboraldiko EBA taldea osatuta duzue. Zelakoa da osatu duzuen taldea? Harrobiak zelako garrantzia izango du talde nagusian? Azken denboraldiko bloke nagusiaren jarraipenagatik apustua egin nahi genuen. Oso denboraldi ona egin genuen nahiz ta jokalari berri asko eduki. Gainera aurten harrobiko jokalari garrantzitsuak berreskuratu ditugu EBA mailan jokatzeko. Taldeak nortasun garbi bat dauka, gure harrobiko jokalariz osatuta bereziki eta 4lau fitxaketekin borobilduta. Gainera 4 jokalari hauek gurekin 2. edo 3. denboraldia beteko dute, beraz ez dira berriak izango eta taldearen edo klubaren nortasunarekin oso ondo identifikatzen dira.


- Iazko denboraldi bikaina eta gero, aurten zein da helburua? Helburu berdina izaten jarraituko dugu. Egia da pasaden denboraldia emaitzen arloan oso ona izan zela baina niretzako garrantzitsuagoa izan zen talde honek erakutsitako nortasuna eta jokoa. Alaia eta dibertigarria, esfortzuan oinarritua. Jarraitzaileak taldeaz harro egotea nahi dugu, eta gazteenek talde honek transmititzen duen gauza onak ikastea. Hortik aurrera argi dago astebururo irabazi nahi dugula, baina horretarako astean zehar egindako lana da oinarria. Taldea oso ondo ari da entrenatzen lehenengo aste hauetan eta oso motibatuta gaude aurten zerbait garrantzitsua lortzeko. Liga irabaztea oso zaila da edozein mailatan baina goiko postu horietan nahi dugu lehiatu, jakinda denboraldia oso luzea dela eta momentu garrantzitsuak datozenean prest egon behar dugula, fisikoki ondo egon eta lesiorik ez eduki.


- Urrian hasiko duzue denboraldia, baina aurrez euskal kopa jokatuko duzue; iaz txapeldunak izan zineten. Aurten zer? Aurten berriro ere txapeldunak izaten saiatuko gara. Esan dizudan moduan bi aste daramagu entrenatzen eta sentsazioak oso onak dira. Jokalariak esfortzu handiakin ari dira entrenatzen eta guretzako euskal kopa prestakuntza torneoa bat baino gehiago da. Denboraldiko lehen titulua lortu nahi dugu, iazkoa errepikatuz.


- Gogotsu denboraldia hasteko? Super gogotsu, denboraldi bakoitza bidai oso polita izaten da, eguzki egunekin eta ekaitz handiekin, baina amaieran beti pena merezi du bidaia horrek. Ziur nago aurtengoa klubarentzako beste denboraldi izugarri bat izango dela emaitzen aldetik; jokalariek, entrenatzaileek eta zaleek asko disfrutatuko dugula saskibaloiaz eta Arrasate Euskal Herriko saskibaloian erreferente izango dela.


Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
alzola