Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Asteburuan hasiko da denboraldia Euskal Ligan

2019-20 denboraldia asteburuan hasiko da, Euskal Ligan jokatzen duten gure lau taldeentzat: junior mailan (nesken eta mutilen taldea) eta kadete mailan (nesken eta mutilen taldean).

Junior mailako mutilen taldeak Gasteizen hasiko dute denboraldia datorren zapatuan, hilak 21, Fundación 1+11 taldearen aurka (10:00etan)
Junior mailako Electro Alavesa Araski OIntxe! taldeko neskek, La Salle Bilbao taldearen kantxan jokatuko dute, hauek ere zapatuan, 16:00etan.
Mondragon Unibertsitatea kadete mailako mutilek Santurtzi taldearen kantxan jokatuko dute, zapatuan 11:30ean.
Eta amaitzeko, kadete mailako Ointxe!-Araski taldeko neskek Euskoart Ibaizabal taldearen aurka jokatuko dute, etxetik kanpo, zapatua 12:30ean.

Euskal Ligan hamalau norgehiagoka jokatuko dituzte taldeek, lehen itzulian. Guztiak jokatu ostean, sailkapeneko lehen bost postuetan sailkatzea izango da helburua, bigarren itzulian ere Euskal Ligan jokatzen jarraitzeko.

Zorterik onena opa diegu maila honetan jokatuko duten lau taldeei!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
ikerlan
alzola