Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Crónicas

Euskal Kopan aurrera egiteko garaipenak bakarrik balio du

Euskal Kopako lehen partidua galduta (Baskonia 84-76 Mondragon Unibertsitatea), sailkapenean aurrera egin eta lauko finalerako txartela lortzeko, asteburu honetan Zarautz taldea mendean hartu beharko dute gure mutilek.

Domekan, arratsaldeko 6:30ean jokatuko du EBA mailako Mondragon Unibertsitatea taldeak Euskal Kopako bigarren partidua Zarautz taldearen aurka. Kopako bigarren norgehiagoka izango da etxeko taldearendako eta partidua irabazten duen taldeak lortuko du txartela lauko finalerako. Taldeko entrenatzaile den "Arri"k adierazi bezala "partiduan zehar eduki genituen minutu gehienak onak izan ziren, erritmo onarekin, baina emaitza ez zen izan espero genuena. Batez ere, azkenengo minutuetan taldeak fisikoki nahiko nekatuta bukatu zuen".

Aurten EBA mailan jokatzen zazpi talde izango dira eta talde hauek ari dira Kopa jokatzen. Bi taldetan banatuta daude, eta talde bakoitzeko lehen bi sailkatuak lortuko dute lauko finalerako txartela. Mondragon Unibertsitea lehen taldean dago, Baskonia eta Zarautz taldeekin batera; Baskoniak asteburuan lortu zuen lauko finalerako txartela, bi garaipenekin.

Euskal Kopako lauko finala Iturripen jokatuko da irailak 28an eta 29an. Baina zale guztiak animatu nahi ditugu domeka honetan, hilak 22, Iturripera (18:30). Denon artean lortuko dugu!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
ikerlan
alzola