Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

TXAPELDUNAK!

Bigarren urtez, EBA mailako Euskal Kopako txapeldunak izan dira Mondragon Unibertsitatea taldeko mutilak. Final zirraragarria Baskoniaren aurka jokatutakoa. Iturripeko harmailetan batu ziren zaleen berotasuna nabaritu zuen taldeak.

Asteburuan Euskal Kopaz gozatzeko aukera izan genuen. Zapatuan, finalerdiak jokatu ziren. Lehen finalerdia, Baskonia eta Tabirako taldeak jokatu zuten. Oso parekatua izan zen norgehiagoka eta Baskoniak azken laurdenean hartu zuen menpean Tabirako.

Bigarren finalerdian Santurtzi taldea eta Mondragon Unibertsitatea aurrez-aurre. Gure mutilek bikain hasi zuten norgehiagoko 2-21eko markagailuaz amaitu zen-eta lehen laurdena. Bigarrenean buelta eman zion markagailuari Santurtzi taldeak. Azken minutuetan berdintzea lortu zuten partidua santurtziarrek 64nako markagailuaz. Bi minutu faltan, Carreraren hirukoa erabakigarria izan zen garaipena etxekoendako izateko.

Beraz finalerako Baskonia eta Mondragon Unibertsitatea taldeak sailkatu ziren.

Inoiz ahaztuko ez dugun finala izan zen. lLhenengo laurdenean Baskonia erasoan indartsu eta joko azkarrarekin hasi zen, MUko piboten lanari esker markagailua irauli zuten etxekoek (14-16). Martin Buesak eta Zach Kirschbaumek puntu garrantzitsuak lortu zituzten erasoan, eta talde lanari esker 23-27 markagailuan goitik bukatu zen lehenengo laurdena.

Bigarren laurdenean, Gasteizko taldeak erreakzionatu egin zuen, eta 32-31koa jarri zuen markagailuan. Zaleen berotasuna nabari zuen Mondragon Unibertsitatea taldeak. Bazirudien atsedenaldira Baskonia agintzen joango zela, baina bigarren laurdeneko azken minutuetan, MUk defentsa sendotu eta 47-50koarekin joan ziren aldageletara.

Atsedenaldi luzearen ondoren etorri zen Arrasateko taldearen erantzun bikaina. MUk defentsa oso sendoa egin zuen Iturripeko kantxan, eta Baskonia ezinean ibili zen erasoan (54-61). Zuri-moreek 11 puntuko abantaila lortu zuten (57-68), baina Gasteizko taldeak asmatu egin zuen erasoan, eta hirugarren laurdena 63-68koarekin bukatu zen.

Azkenengo laurden erabakigarrian Iturripeko zaleek gogor estutu zuen, eta hasierako minutuetan bi taldeek akats nabarmenak egin zituzten. Hala ere, Baskoniak erasoan jokaldi bikainak egin eta markagailua iraultzea lortu zuen 3 minuturen faltan (75-74). Azken minutu erabakigarrira finala oso parekatuta iritsiko zela zirudien (77-77), baina hor heldu zen Martin Buesaren hiruko zoragarria. Arerioaren aurrean hirukoa egiteko keinua egin zuen Buesak, Baskoniako jokalaria tranpan erori eta MUko pibotak, bakarrik zegoela, hiruko erabakigarria lortu zuen (77-80). Azken emaitza 79-84koa.

Ahaztuko ez dugun partidua!
Zorionak mutilak!

Eskerrak eman nahi diegu txapelketa honetan Ikerlan eta Laboral Kutxak emandako babesari.



Laboral Kutxak babestu zuen hiruko jaurtiketen lehiaketa; bertan harrobiko jokalaria den Nahia Badiola izan zen nagusi.


Txapelketa jokalari baliotsuenari txapela Ikerla-ek eman zion, Martin Buesa etxeko jokalariari hain zuzen.

Eskerrak eman nahi diegu bide batez, txapelketa honek iraun zuen bi egunetan lagundu zuten junior eta kadete mailako jokalarien gurasoei. Guztiok gara Ointxe!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
ikerlan
alzola