Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

EBA

Ligako lehen partidua poltsikora

Megacalzados Ardoi oilarraren bisita jaso zuen EBA mailako taldeak domekan, denboraldiko ligako lehen partiduan. Gogoratu dezaagun, iaz taldeko garailea izan zela Iruñeako taldea. Etxeko taldeak gogor lan egin zuen garaipena eskuratzeko (76-65).

Asteburuan abiatu du EBA mailako taldeak aurtengo denboraldia eta puntu garrantzitsuak lortu ditu. Are gehiago aurkaria nor izan den ikusita: iaz liga txapelketa irabazi zuen Ardoi Megacalzado taldea. "Kopan antzera, minutu erabakigarrietan ondo irakurri dugu partidua eta puntuak etxean geratu dira", esan du "Arri"k.
Lehen zatia oso gogorra eta parekatua izan da. MU-k lan ona egin du defentsan, eta errebote asko hartu ditu. Erasoko lana zailagoa izan da etxekoendako. Ardoik asko moteldu du jokoa, eta horrek kalte egin die arrasatearrei.

Hirugarren laurdenean hamar puntuko aldea lortu du MU-k, baina Ardoik ez du amore eman, eta bi puntura hurbildu da, minutu on batzuk jokatu ostean. Une horretan, arrasatearrek euren nortasuna atera dute. Partidua ondo irakurri, jaurtiketa aukera ona egin eta berriro zabaldu dute abantaila markagailuan. "Eskerrak bolada txarra oso motza izan den. Oso inportante da liga txapelketa irabazten hastea, eta are gehiago, holako talde baten kontra", esan du Ogarak.

Liga garaipenarekin hasteak duen garrantziaz ere hitz egin digu "Arri"k. Gainera kontuan hartu behar dugu hurrengo aurkaria Egues talde nafarra izango dela. Entrenatzaileak aitortu digu kantxa zaila dela baina oraingoan ere garaipenaren bila joango direla.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
IBAIARTE