Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Ointxe!

Lesio baten kasuan jarraitu beharreko argibideak

Lesioen kasuan eta mediku asistentzia behar izanez gero, kontuan hartu beharrekoa.

  • Lesioen kasuan eta mediku asistentzia behar izanez gero, kontuan hartu beharrekoa:
    Kadete mailatik beherako jokalariek ez dute federazioaren osasun asegururik izango, txartelak probintziako diputazioak ematen dituelako. Beraz, edozein osasun laguntza familiaren eskura dagoen osasun sistema arruntak eman behar du (Osakidetza, Lagun Aro...).

  • Kadete mailatik gorako jokalariek federazioko asegurua dute.

    Lesioen kasuan, osasun arreta integrala burutzen duten zentro kontzertatuak daude. Hurbileko larrialdiak dituzten zentruak dira: Quiron klinikak, Udalaitz eta Athlon Medical Center (azken bi hauek Arrasaten kokatuta).


  • Iazko denboraldian ez bezala, Osakidetzako zentroek lehen larrialdietarako laguntza eskaini ahal izango dute, hau da, lesioa izan eta hurbilen dugun Osakidetzako zentro batetara joan ahal izango da jokalaria lehen arreta jasotzeko.
    Horregatik, komenigarria da talde bakoitzeko ordezkariek laguntza ematen duen zentroan entregatu beharreko inprimakia partidu guztietara eramatea. Inprimaki hau beteta eraman beharko da arreta jaso nahi den zentrora.

  • Federazioaren aseguruak kopia bat behar du esku-hartze bakoitzeko, beraz, ezinbestekoa da inprimakiaren argazkia atera eta ointxe@ointxe.eus helbidera bidaltzea, aseguru-etxea jakinarazteko eta klubak ordainduko duenez, jakinaren gain geu ere egoteko.


  • Komeni da gogoratzea ezinbestekoa dela kadete mailako eta goragoko jokalari guztiek derrigorrezko azterketa medikoa gainditzea. Irakurri gutun honen 4. puntuan adierazi duguna.
  • Webgunean, "Kluba" klikatuta topatuko dituzu beharrezko inprimakiak eta argibideak.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan