Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Juniorrak

Laugarren partiduan heldu da ligako lehen garaipena

Borrokatutako partidua izan da eta merezimendu osoz lortu dute garaipena.

Gazte mailako mutilek Euskal ligan lehen garaipena lortu dute. Partidu guztian izan dute markagailua aldeko eta defentsan gogor eta hiruko jaurtiketetan asmatuta jokatu dute Musakolako kantxan Tofu-Fundación 5+11 talde gasteiztarraren aurka.

Gaurkoa ligako laugarren partidua izan da; hasiera zaila izan dute, Findación 5+11, Bilbao Basket eta Iraurgi taldeak izan dituzte eta. Zortzi talde daude lehian Euskal ligan eta bost onenek jarraitu ahal izango dute maila honetan.

Eneko Mataren mutilak partidu serioa jokatu dute, eta azken minutuetan gure kadete mailako jokalariak ere ikusi ahal izan ditugu kantxan.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan