Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Talde-lana oinarri izan duen bigarren garaipena

EBA mailako taldeak ligako bigarren norgehiagoka zuen Valle Egues talde nafarraren aurka eta bigarren garaipena ekarri dute etxera (78-88). Duda barik, hurrengo astean atseden hartu beharko dutela kontuan izanda, hasiera ezin hobea ligan.

Valle Egues taldeak ligako lehen partidua zuen hau atseden hartu dute-eta lehen jardunaldian, baina gure taldeak joan zan astean hasi zuen liga. Iñaki Ogaran de "Arri"k adierazi digu talde-lana izan dela garaipen honen oinarria.

Partidua nahastuta hasi da, baloiak ez zuen jaberik. Lehen laurdeneko bost minutuan lortu dute partidua bideratzea, eta serio jokatu dute bereziki defentsan. Atsedena hamar puntuko aldearekin joan dira gure mutilak. Atsedenetik bueltan ere partidua kontrolpean izan dute eta bereziki nabarmendu Martinek eta Zach-ek egindako lana; Martin izan da partiduko jokalaririk baloratuena.

Sentsazio onak izan dituztela aitortu digu "Arri"k, eta errebotean egon dela gakoa. Oso pozik dago entrenatzailea taldearekin, denek jokatu dutelako eta denek saskiratu dutelako. Hurrengo astean atsedena izango du EBA taldeak.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan