Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Senior Probintziala

Denboraldiko etxeko lehen partidua Alkideba-Ointxe! taldearentzat

Urriak 12an hasi zuten denboraldia senior mailako mutilek Sestaon, Salleko Renault Autonervion taldearen aurka. garaipenarekin hasi zuten denboraldia.

Denboraldiko lehen norgehiagoka gogorra izan zen "Txisko"ren mutilentzat; gogor borrokatu zuten partidu guztian zehar, eta alde nabarmenik lortu ez arren, beti ibili ziren gainetik. Azken emaitza: 64-71. Aitzol Aretxaga jokalaria izan zen partiduko baloratuena.

Badakigu zein garrantzitsua den denboraldia garaipenarekin hastea, bereziki taldearentzat berria denean maila honetan jokatzea.

Zapatu honetan, 18:30ean, Iturripen jokatuko du senior mailako Alkideba-Ointxe! taldeak, Rodamientos Aristi talde gasteiztarraren aurka. Bertan espero zaitugu!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan