Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Ointxe!-Obra Social ”la Caixa” bekak

Saskibaloiaz gozatu eta errekurtsorik ez dutenei laguntzeko dira Ointxe!-Obra Social ”la Caixa” bekak. Hau da, errekurtsorik gabeko haur eta gaztetxoen inklusioaz ari gara pentsatzen gure klubarekin bat datozen lagunartea, esfortzua, lana eta errespetua bezalako baloreekin bat eginez.

Nori zuzendutako bekak dira?

Ointxe! klubaren kide diren 20 urtez azpiko gazteei zuzendutako bekak dira. Eskatzailea Gipuzkoan erroldatuta egon beharko da eta federazioak eskatutako agiriak izateko agirien jabe izan beharko da (NAN edo pasaportea eta erresidentzia baimena baldin eta espainiarra ez bada).

Aurkezteko epea

2019ko azaroak 15era arte aurkeztu ahal izango dira eskariak. Aurkezteko beharreko datuak Bete beharko duzue GALDETEGIA eta gainera ondoko dokumentuak aurkeztu beharko dituzu: -2018ko errentaren aitorpena -Familia liburua -Familian ezgaituren bat bada, hori ziurtatzen duen agiria.

Bekaren ezaugarriak

2019-20 denboraldiari dagokion urteko kuota guztien zenbatekoa ordainduko du bekak eta saskibaloian jokatzeko beharrezko kirol arropa (zapatilak ezik), hau da, jokatzeko kirol-arropa, kirol-jertsea eta txandal prakak.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan