Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Defentsa lan handia eginda hartu du mendean Easo taldea

Asteburu luze honetan bi partidu izan du EBA mailako Mondragon Unibertsitatea taldeak. Solares taldearen aurka ezin izan zuten garaipenik lortu, baina gaur etxean arantzatxoa kendu ahal izan dute, Easo taldea mendean hartuta.

Asteburu luze honetako lehen partidua egubakoitzean jokatu zuten Solares talde indartsuaren aurka. Partidu guztian zehar atzetik ibili ziren Mondragon Unibertsitateko mutilak baina azken laurdenean goitik ere jarri ziren partiduko hondarrean. Hala ere, azkenean partidua puntu bakarragatik galdu zuten (74-73).
Gaur gogotsu kantxaratu dira jokalariak eta hasieratik erakutsi dute defentsa lana. Hala ere lehen laurdenean gehiago izan dira donostiarrak (14-18). Bigarren laurdena erabakiorra izan da, hortxe lortu dute-eta partiduko alderik handiena (38-29). Atsedenera beraz, sentsazio onekin joan dira, "Arri" entrenatzaileak adierazi digun bezala.
Hirugarren laurdenean, zazpi punturaino hurbildu da Easo taldea, baina Mondragon Unibertsitateko mutilek jakin dute aldea mantentzen, bereziki defentsako lana eginez. Azkenengo laurdena berriz oso erosoa izan da etxekoentzat. Ointxek 15 puntu lortu ditu eta Easok berriz hamaika. Gauzak horrela, partidu amaierako emaitza 65 eta 54-koa izan da.
Bost partidu jokatu dituzte eta lau garaipen lortuta sailkapeneko bosgarren postuan daude, partidu bat gutxiagorekin -jardunaldi baten atsedena hartu zuten-.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan