Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Harrobiko jokalariak asteburuan selekzioekin lehian

Gipuzkoa eta Arabako selekzioetan izan ditugu harrobiko jokalariak. Laudio eta Balmasedan jokatu dira Euskal Herriko eta Nafarroako selekzioen arteko txapelketak.

Gipuzkoak irabazi zuen Laudioko La Granjako Kiroldegian jokatu den gizonezkoen infantil mailako Euskadiko eta Nafarroako Txapelketako finala. Zirraragarria izan zen finala, oso berdindua azken unera arte (73 eta 75). Txapelketa bikaina egin du gure harrobiko jokalaria den Julen Azkaratek.

Infantil mailako nesken txapelketan berriz, Bizkaiko selekzioa izan da txapelduna, 93 eta 54 gailendu baita gipuzkoarren aurka. Gipuzkoa hobeto sartu da norgehiagokan, baina laster Bizkaia bete-betean sartu da jokoan urdinei aukerarik ez emateko. Alaitz Etxeberria izan dugu gipuzkoarren artean.

Kadete mailan, Josu martinez gure jokalaria Gipuzkoako selekzioan izan dugu. Azken segundora arte zirraragarria izan da Balmasedako Errotarena kiroldegian jokatu den Euskadiko Txapelketaren eta Nafarroa Kadete Maskulinaren titulurako lehia. Norgehiagoka orekatuta egon da eta azken segunduan egindako hiruko jaurtiketak erabaki du norgehiagoka, bizkaitarren alde.

Nesken kadete mailan, Arabaka selekzioarekin izan ditugu Ointxe!-.Araski taldeko hainbat jokalari. Hauek ez dute finalerako txartelik lortu baina hirugarren postua lortu dute, Nafarroa mendean hartuta.

Zorionak txapelketan parte-hartu duzuen jokalari guztioi!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan