Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Ointxe!-k ere bat egin du Movember ekimenarekin

Movember mugimenduarekin bat eginez eta orain lau urte sortu zuten Arrasaten Mondravember taldea. Nazioarteko ongintzazko erakundea da Movember, gizonezkoen bizitza alaiagoa, osasungarriagoa eta iraunkorragoa izatea helburu duena.

Aurten, hazten segitzeko asmoz, ekintzaz jositako egitaraua prestatu dute Mondravemberkoek; horietako asko, herriko elkarteekin, tartean gure klubarekin. Aste honetan bertan, gure jokalariei mugimenduren inguruko hitzaldia eskaini zien Iban Arroiabek, taldeko kideak.
Azaroaren 17an, gure EBA mailako etxean jokatzen duela aprobetxatuta, Movember-eko klideekin batera argazkia aterako dute joklariek. Parte-hartu nahi duten entrenatzaileak, jokalakiak edo jokalari ohiak, ordezkariak eta abarrak parte-hartzera gonbidatuta daude, baita azaroan zehar bibotea uztera.
Egun berean, kiroldegian, itxulapiko bat jarriko da dirua biltzeko eta kamisetak, errifak eta txapak ere salgai egongo dira.
Arrasate Ointxe taldea Movember mugimenduarekin!

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan