Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Denboraldiko lehen derbian gure mutilak garaile

Seniorretan, maila nazionaleko derbia izan dugu Iturripen: Alkideba-Ointxe! eta Mekalki Aloña taldeak aurrez-aurre. Gure mutilak lan bikaina egin dute eta garaipena etxean geratu da.

Bigarren maila nazionalean jokatzen ari dira bi talde debagoiendarrak eta denboraldiko lehen derbia jokatu dute arratsaldean Iturripen. Etxeko taldeak baja asko ditu eta junior mailako sei jokalari konbokatu zituen Txisko entrenatzaileak.

Etxeko taldeak gogor hasi du norgehiagoka, 10-0-ko partzialarekin. Talde oñatiarrari maldan gora jarri zaio partidua, baina jakin du jokoa zuzentzen. Lehen laudenean 15na amaitu dute eta atsedenera bost puntuko aldearekin joan da etxeko taldea. Hirugarren laurdenean lortu du etxeko taldeak alderik handiena -56-42 erakusten zuen markagailuak- eta jakin du partidu amaieraraino eusten. Azken emaitza 77-65 izan da. Alkideba-Ointxe!-k, jokatutako partida guztiak –lau izan dira– irabazi ditu orain artean. Sailkapeneko lehen postuan da, beraz. Mekalki Aloña taldeak berriz, ez du garaipenik lortu eta sailkapeneko zuloan dago.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
IBAIARTE