Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información
 | 

Kronikak

Mondragon Lingua aurten ere gure harrobia babesten

Aurtengo denboraldian ere - sei denboralditan horrela izan da- MondragonLingua izango da Ointxe! Saski Eskolaren babesle nagusia. Mondragon Linguako ordezkaria Joseba Bartolome, Komunikazio eta Marketin arduraduna, gerturatu da Musakolako kiroldegira gure jokalari gaztetxoenak gertutik-gertura ezagutzera.

Ointxe! saskibaloi kirol elkartearendako funtsezkoa da saski eskola. MondragonLinguak ere harrobiarekin egiten dugun lana azpimarratu du, eta aurten ere laguntzen jarraituko du, Saski Eskolaren babesle nagusia izanez. Horregatik, MondragonLinguaren izenean Joseba Bartolome, Komunikazio eta Marketin arduradunak eta Ointxe! saskibaloi elkarteko presidentea den Oihane Agirrek, akordioa jasotzen duen hitzarmena sinatu dute. Bi aldeek konpromisoa hartu dute urteetako harreman hau sakondu eta elkarlanerako bide berriak topatzeko.
Ointxe! klubetik eskerrak eman nahi izan diote MondragonLInguari harrobiko saskibaloiaren alde egin duen apustuagatik.

Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Lingua
LANA
Alkideba
Laboral Kutxa
Obra Social La Caixa
ikerlan
IBAIARTE